Ekimen hau 2025 urteko azken hilabetetan, espetxeen barneko osasun artaketaren eta preso dauden pertsona gaixoen egoeraren inguruko auzietan zein borroketan sartuta zeuden hainbat pertsonen, taldeen eta elkarteen arteko bategitetik sortu zen.
Benetako osasun eta giza krisialdi gisa kalifikatu daitekeen errealitate honen aurrean (prestatutako profesionalen eza/eskasia, artaketa eskasa, berantiarra, partziala edota artaketa eza, kanpo kontsultak burutzeko trabak, azpiegitura desegokiak edota kaxkarrak, gaixotasun sendaezinak zein kronikoak dituzten presoen portzentaia altuak, etabar), egoera honi erantzun antolatua eta jarraia emateko urgentziaren kontzientzia partekatua 2025eko abenduaren 20 eta 30 artean Madrileko Diputatuen Kongresuaren aurrean Honorio Gómez Alfaro “Pope” lagunak burutu zuen gose greban gorpuztu zen.
Gerora, mobilizazio ezberdinen inguruan nolabaiteko koordinazio horizontal bat antolatzen joan zen; Toni Chaverok urtarrilaren 20 eta 30 artean Teixeiroko espetxean egin zuen gose greban, hamaika hitzaldi, martxoaren 8an Brievako emakumezkoen espetxera egindako martxan edota urte bereko otsailan eta martxoan M.ª José Baños Andújar preso politikoaren askapenaren aldeko mobilizazioetan.
Ekimen/kanpaina honen zabalpenean jauzi kualitatibo bat izan daitekeen bultzada berri bat emateko asmoarekin, atxekimendu eta indar berriak batuz, 2026ko maiatzaren 20 eta 30 arteko egunetarako mobilizazio kolektibo berri baterako deialdia egin da. Taldeei, elkarteei, sindikatuei, kolektiboei zein norbanakoei, bakoitzari haren aukera, printzipio eta irizpide propioen arabera, bat egitera eta parte hartzera deitzen diegu:
-Gose grebak eta baraualdiak, kaleetan zein zenbait presoen eskutik
-Atxekimendu berriak bilatzea.
-Auzi hau eta ekimena bera ezagutzera emateko eta zabaltzeko mobilizazioak eta ekintzak: elkarretaratzeak, manifestazioak, kartelak eta pankartak jartzea, hitzaldiak, artikuluak hedabideetan, irratsaioak eta podkastak, hedabide libreetan zabalpena, etabar.
-Norbanako gisa edo taldeka kexak aurkeztea eskumena duten erakunde ezberdinetan – SGIP, Eusko Jaurlaritzako eta Generalitateko Justizia sailak, Osasun Ministerioa, Osakidetza, autonomia erkidegoko Osasun sailak, Arartekoa, Sindic de Greuges, Defensor del Pueblo- zein osasungintzako profesionalen (medikuak, erizainak, psikologoak) eta abokatuen Eskola Ofizialetan.
-Osasungintza arloko langileen sindikatuekin zein alderdi politikoekin eta hoien parlamentuetako taldeekin bilerak, auzi honen inguruan iritzi eta jarrera argi bat publikoki hartu dezaten eskatzeko.
Ekimenaren webgunea: desatencionenprision.noblogs.org
Harremanetarako posta elektronikoa: infodesatencionenprision@autistici.org